AURKEZPENA

 

Zer da Euskal Biktimologia Sozietatea?

EBS gai ezberdinetan diharduten profesionalen (psikologoak, juristak, medikuak, gizarte langileak, etabar.) elkartea da, izaera zientifikoa duena eta irabazi asmorik gabekoa. Ez da kalte zehatz bat jaso izan dutenen erakundea, ezta biktimen erakundeak ordezkatuko dituena. EBS bitkima mota guztien (eraso sexualak, etxeko indarkeria, terrorismoa, indarkeriazko delituak, etabar.) azterketaz arduratzen da.

BES Biktimologia Espainiar Elkartearen kide fundatzaile dugu, aldi berean mundu mailako Biktimologia Elkartean txertatua dago.

Nor da biktima bat?

Biktima, gertaera traumatiko bat jasan duen pertsona  da, ustekabe baten ondorioz gertatutakoa edota beste pertsona batek eragindakoa.
Osagai objetiboa. Biktima bat, modu zuzen edota zeharkakoan (gertuko senitarte batek jasan duenean) gertaera traumatiko bat jasan duen edozein pertsona da.  Gertaera hori, istripu baten ondoriozkoa,  hondamendi natural batek eragindakoa  edota pertsona baten erasoari lotutakoa izan daiteke, justiziak espreski delitu izendatu duen edo ez kontuan hartu gabe.
Osagai subjetiboa. Biktima bat, bere eguneroko bizitzan  traumatikoa izan den gertaeraren araberako eragin negatiboa (emoziozko erreakzio bortitzak, bere bizitza berregiteko ezintasuna, etorkizuneko proiektuak zehazteko zailtasuna, etabar.) jasaten duen pertsona da.
Biktimak deserosoak izaten dira inguruko jendearentzat gizakiaren ahultasunaren adierazgarri direlako eta maila guztietan krudelkeriaren mugen adierazle direlako.

Zer da gertaera traumatiko bat?

Min fisiko edota psikiko larria sortzen duen gerataera, beste pertsona batek modu kontzientean erangidakoa. Esate baterako: atentatu terroristak, eraso sexualak, haurtzaroko tratu txarrak edota abusu sexualak, bikote arteko indarkeria, etabar.
Ez litzateke gertaera traumatikoa izango ez onartutako bikote arteko haustura, arrazoi naturalen ondoriozko gertuko pertsona baten heriotza, azterketa bat ez gainditzea, behartutako erretiroa, etabar.

Zer da trauma?


Horrelako gertaera batek pertsona batengan eragiten duen emoziozko erantzun negatiboa, eguneroko bizitzan edota maitatzeko nahiz lan egiteko gaitasunean eragin ezkorra duena.
Min psikologiko bizia: kalte psikikoak.
Min psikologiko kronikoa: emoziozko ondorioak

Biktima motak

a) Zuzeneko biktimak
Min psikologikoa sortu ohi duen mina, normalean norberaren bizitzari egindako mehatxua, lesio fisiko larria eta nahita egindako mina izaten da.
Egindako min psikologikoa handiagoa izaten da burututako delituaren ondorioak anitzak direnean. Horrelakoak izaten dira adibidez, biktimaren familiari erreskate fidantza kopuru handia ordaintzera behartutako bahiketen kasuan edota istripu baten ondorioz berriro ere bere lanbidea burutu ezin duen pertsonaren egoeran.

b) Zeharkako biktimak
Gertaera traumatikoa putzu batetara botatako harri batekin konpara genezake. Izan ere, horrek erangidako uhinek ez dute soilik biktimarengan eragingo, baita haren inguruan dauden pertsonengan ere. Uhin efektu eta kutsatze efektu bat dela esan daiteke.
Gertaera traumatikoak sortzen duen uhin hedakorrak zentrukide diren zirkulu bidez eragiten du. Lehen zirkulu batean bikitma zuzenak egongo dira. Bigarrena, maite duten senidearen minari aurre egin behar dioten eta egoera berrira egokitu behar diren senideez dago eraturik. Hirugarren zirkulu bat ere egon daiteke, lankideez, bizilagunez, edota orokorrean testuinguruko pertsonez eratua egon daitekeena, etorkizunari begira, beldurraren eraginez edota babes ezaz ikututa gera daitezkeenak.
Kutsatze efektua biktimarekiko elkarbizitzan dago oinarritua. Trauma bat bizi izan duen pertsona batekin gertutasunezko eta denbora jarrai batean izandako harremanak senide artean estres kronikoa eragin dezake, maila fisikoan nahiz psikikoan kalte nabaria eragin dezakena. Biktimarekin zuzeneko harremana duten pertsonengan ematen den eragin horrek, gorabehera emozionalak eragin ditzakete, eta aldi berean traumaren bigarren mailako biktima izan daitezke, bigarren mailako trauma izenez adieraziko litzatekeena.


Bigarren mailako biktimizazioa

Lehen mailako biktimizazioa egoera traumatikoak zuzenean eragindakoa litzateke; bigarren mailakoa aldiz, gertaera ostean biktimarekin izandako harremanean eta sistema juridiko-penalean (polizia edota  epai-sistema) edota akastun laguntza sistema (kalte-ordain ekonomikoa, laguntza psikologikoa, haurrei zuzendutako heziketa babesean, etabar) batean legoke oinarritua. Hau da, instituziotik datorren ardura ezak biktimaren min psikologikoa hareagotzea eta psikopatologikoak diren ondorioak kroniko egitea ekar dezake.
Bigarren mailako biktimizazioan ematen den oinarrizko alderdi bat, egungo justizia ereduan ematen den luzapena da, hala nola, prozesu egoerari dagokionean dagoen informazio eza, ez litzatekeena zertan sumario sekretuarekin bateraezina izan beharko. Sekula bukatuko ez delako ustea sortzen duen prozesu penalak dakarren ziurgabetasunak, salatua izan den aldeak duen erreakzioak, biktima iraindu edota mehatxatu dezakena, biktimaren egoera emozionala larriagotu dezake.
Instituzioen aldetik ematen den errebiktimizazioak arrazoi ezberdinak direla eta oso kaltegarriak diren ondorioak dakartza:
a. Delitu egoerak eragindako minaren ondorioz biktimarengan eman den autoestima gutxieran min osagarria dakarrelako.
b. Beste pertsona batek eragindako kaltearen ondorioz bizitza proiektua kaltetu zaien pertsonengan halako ohartarazpen bat sortzen delako botere publikoen aurrean. Ondorioz bereziki patogenoa den ondorioa eragiten da: biktimak babesteko sortutako estrukturak hutsune eta laguntza eza moduko sentipena eragiten dute, min sentsazioa hareagotzen delarik.
c. Justiziari dagokion instituzio sistemaren esku-hartzea sustatzen diharduten pertsona horiekiko mina eragiten delako. Horrekin, gizarte lotura bermatzen duen zentzu sinbolikoa apurtzen delako

Hirugarren mailako biktimizazioa

Zigorrak dakarren kostea, bai zigorra jasotzen duenaren aldetik nola hirugarren pertsonak direnean. Esate baterako, espetxeratutako emakumeen seme-alaben arazoa, amarekin espetxean bizitzera behartuta daudenean, edota senarra espetxean zigorra betetzen duen emakumearen kasuan.